Irudia. Donostia

Kuartelen ate irekien aurrean, kexu

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak ate irekien eguna antolatu zuen atzo bere agindupeko kuartel militarretan, eta horrek talde antimilitaristen protestak egin zituen. Donostian, Loiolako kuartelaren aurrean bildu zen Bake Ekintza Antimilitarista elkartea. Batetik, nabarmendu zuen ate irekien eguna egitea «alferrikako» gastua dela, eta, bestetik, gogora ekarri zuen Defentsa Ministerioa eragozpenak jartzen ari dela Urumearen inguruko hirigintza egitasmoa garatzeko. Egun kuartelak hartzen dituen lurrak uzteko, Ministerioak Donostiako Udalari eskatua dio bere gain har dezala beste kuartel bat eraikitzeko kostua —100 milioi euro inguru, elkartearen arabera—. Espainiako armadak Euskal Herrian dituen beste kuartel batzuetan ere izan ziren protestak; Araban, Arakako kuartelaren aurrean, hainbat pertsonak eskatu zuten natur parke bihur dezatela inguru hori, baita gastu militarra asmo sozialetara bidera dezatela ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.