Sexu erasoak izan dira , eta bi dira instrukzioan

2018ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Lau eraso sexista salaketa jarri dituzte bestetan. Lehen salaketa kendua izan da. Baionako auzitegiak instrukzioa hasi du beste bi bortxaketentzat. Lehena ostiral gauean gertatu zen: 25 urteko emakumezko batek lagun taldea galdu zuen. Samuel Vuelta Simon prokuradorearen arabera, bidean gizonezko batekin topatu, eta biek Baionako pisu batera joatea onartu zuten. Bertan zirela, emakumezkoak sexu harremanik izatea ez zuen onartu, eta orduan izan zen bortxatua. Hortik, biharamunean Akizen (Landak, Frantzia) iratzarri zen, ezezagun baten autoan. Analisia toxikologikoen emaitzak falta dira oraindik. Bigarren erasoa sexu harreman onartu baten ondoren gertatu dela esan du prokuradoreak. Haren arabera, harremana izan ondoren gizonezkoak «beste motatako harreman» bat izatea nahi zuen, eta orduan bortxatu zuen andrea. Instrukzioa amaitzen denean, Etxegarai alkateak hitzeman du herriko etxeak alde zibila hartuko duela.

Baionako mugimendu feministek deiturik, asteartean 60 bat pertsona bildu ziren herriko etxearen aurrean, gertatu diren sexu erasoen salatzeko. Eraso sexistak «denen ardurak» direla diote. Prebentzioa, hezkuntza eta hizkuntza aldatu beharra azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.