Bilboko Aste Nagusia

GAUR ZER

Tortilla prestatzen. M. RAMIREZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun

Euskal musika eta giroa,DJen eskutik



AREATZA. Gauero euskal musika eta giroaz gozatzeko aukera dago Areatzako txosnetan. Hor dago! Abante-ren txosnan DJen musikak alaitzen baititu gauak. Gaur, Soria y Melena arduratuko da festaz; bihar, DJ Selekta Abantek hartuko du lekukoa.

Patata eta arrautzekin festa irabiatzera



AREATZA. Aste Nagusian, gastronomiari loturiko lehiaketak dira ekitaldi ezagunenak. Egunero plater bat prestatzen dute Areatzan batzen direnek. Patata tortillak egingo dituzte gaur. Jende gehien batzen den ekintzetako bat izaten da. Adin guztietakoak aritzen dira sariaren bila.

Eguneroko zita jaigunearen erdian



AREATZA. 1895ean sortu zen Bilboko udal musika banda, eta Aste Nagusian emanaldia egiten du egunero, Areatzako kioskoan: zortzi ikuskizun, guztira. Jose R. Pascual Vilaplana eta IƱaki Urkizu zuzendarien batutapean, 12:00etan hasiko dira lehen doinuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.