BILBOKO ASTE NAGUSIA

GAUR ZER

Omenaldia, iaz. M. RAMIREZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun

Euskara saria jasoko du Seaskak



HAU PITTU HAU. Seaska ikastolen elkarteak jasoko du gaur Euskara saria, 17:00etan egingo den ekitaldian. 2003. urtean hasi zen Hau Pittu Hau konpartsa Euskara sariak banatzen. Hizkuntza sustatzeko lanean aritutako elkarte eta pertsonak omendu dituzte ordutik.

Ikurrin berria jarriko dute Arriagako plazan



ARRIAGA. Urteroko errituala da: Aste Nagusiko ostegunean ikurrinari omenaldia egiten zaio. Bilboko Konpartsetako kideek aurreskua dantzatzen diote ikurrinari, eta Arriagako plazan dagoen mastan iaz jarritakoa kendu, eta berria jartzen dute. 18:30ean hasiko da ekitaldia.

Kontzertu eskaintza zabala txosnetan



TXOSNAGUNEA. Ekintzen aniztasun eta ugaritasunaz aparte, zuzeneko musika eskaintza zabala izan ohi da Bilboko Konpartsen egitarauaren bereizgarrietako bat. Gaur, esaterako, Gorpuzkingz ariko da Pa... Ya!-n, eta NiƱa Coyote eta Chico Tornado eta Lisabo Algaran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.