Osasunak Anoetan emandako itxura errepikatu nahi du

2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Gertu du salbazioa Osasunak, eta ahalik eta azkarren lortzeko beste urrats bat egin nahi du gaur, Sadarren, Atletico Madril azpiratuta.

Aurreko igandean oso lehen zati txukuna egin zuen Jagoba Arrasateren taldeak Anoetan, Realaren aurka. Hala, koronabirusaren pandemiak eragindako eten luzearen osteko zalantza guztiak uxatu zituen. Ruben Garcia hamaikakora itzul daiteke, txartelengatik zigorra bete eta gero, baita Roberto Torres eta Aridane ere. Izan ere, Realaren kontra ez ziren hasieratik aritu, eta ohikoak dira Arrasateren taldean.

Atletico Madrilen, berritasuna Joao Felix izan daiteke. Hark ere ezin izan zuen igandean jokatu, zigortuta baitzegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.