Nafarroan atzera egin dezala eskatu dio PPk Sanchezi

2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Gutxi falta da inbestidura saiorako, eta eskuina ahalegin guztiak egiten ari da geldiarazteko. Atzo, Ana Beltran Nafarroako PPko presidente eta Espainiako PPko Antolakuntza arduradunak Pedro Sanchez PSOEko presidenteari eskatu zion geldiaraz dezala Maria Txibiteren inbestidura: «Atzera egiten badu, hasiera ona izan daiteke Espainiako Gobernua desblokeatzeko». Haren irudiko, PSNk «akordioa» du EH Bildurekin. Beltran «atsekabetuta» dago ikusita aurreko legealdian PSNk eurekin bozkatu zuelako «euskara inposatzearen aurka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.