PSE eta PPrekin sinatutako ituna babestu du Urkulluk

2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
EAJk, PSEk eta PPk iragan urriaren 22an sinatutako Hezkuntza itun baten oinarriak izeneko agiria «sendoa» dela eta hezkuntzaren gaineko akordio bat lortzeko «babes zabala» behar dela adierazi zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak, EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriartek eginiko galdera bati erantzunez. Hezkuntzako ituna PPrekin sinatuta «herritarren gehiengoari eta hezkuntza komunitateari bizkarra emanda» gobernatzen ari dela esan zion Iriartek lehendakariari. Urkulluren ustez, ordea, «hezkuntza komunitatea lehentasun» izan da agiria ontzeko orduan, «hezkuntza herri mailako erronka baita». Lehendakariak berretsi zuen «babes zabala» beharko dutela Hezkuntza Lege berri bat aurrera ateratzeko, eta «are kontsentsu zabalagoa» galdegin zien Eusko Legebiltzarreko gainerako indarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.