Txapelketa batetik ihes egin duten bi umeren bila ari dira

2019ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Sierra Leonako bi adingaberen bila ari da Ertzaintza. Donosti Cup futbol txapelketara etorri ziren, baina etxera itzuli behar zuten egunean, uztailaren 13an, falta zirela ohartu ziren Diamond Child taldeko arduradunak, eta salaketa jarri zuten. School of Arts and Culture gobernuz kanpoko erakundeak bultzatutako taldea da Diamond Child, eta Sierra Leonako gatazka armatuko biktimekin lan egiten du, haurrekin bereziki. Taldeko arduradunak azaldu duenez, larunbat gauean ihes egin zuten bi gazteek, Donostian aterpe zuten etxetik, taldekideak lotan zeudenean. Haren ustez, oso litekeena da aurrez pentsatua izatea ihesa. Nabarmendu duenez, dirurik gabe, hizkuntza jakin gabe eta soinean zuten arroparekin irten ziren. Herritarrei laguntza eskatu diete bi mutikoak lehenbailehen eta onik aurkitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.