ABEE-N ARAUDIA

2021eko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Urritik urtarrilaren amaiera arte indarrean izan da ABEEI buruzko araudia, eta hiru enplegu-erregulazio mota zehaztuak zituen.

Ezinbesteko arrazoiengatik eskatutakoak
Pandemiaren hasieratik normal jarduteko arazo gehien izan dituzten sektoreetako enpresek erabil ditzakete. Automatikoki berritu daitezke, eta %75 eta %85 arteko hobaria dute enpresek beren langileen gizarte kotizazioetan. Urrian, 42 jarduera sartu zituzten ezinbesteko arrazoiengatik erregulazioa eska ditzaketenen artean: hotelak eta beste aloimendu turistikoak; bidaia agentziak; lur, aire eta itsas garraioak eta taxiak; zinemak, antzokiak eta ikuskizun aretoak; egunkariak; bitxien, musika tresnen eta alfonbren ekoizpena... Abenduan, ostalaritza, edari banatzaileak, merkataritza, apustu etxeak eta beste batzuk ere sartu zituzten zerrenda horretan.

Eragotzitako jarduerak
Urrian sortutako mota bat da, agintariek itxitako sektoreentzat. Gizarte kotizazioen %100 hartzen ditu bere gain estatuak enpresak 50 langiletik behera baditu, eta %90, berriz, 50etik gora baditu.

Mugatutako jarduerak
Ordutegi edo edukiera mugak dituzten sektoreentzat sortutakoak ABEEak dira. Enpresek erregulazioan jarritako langileen gizarte kotizazioen gero eta zati txikiagoa aurreztu dezakete eredu horretakoan: urrian, %60 enpresa txikietan, eta %50 enpresa handietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.