Txibitek ume trans baten aurkako erasoa gaitzetsi du

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Naizen elkarteak salatu du adingabeko transexual bati eraso egin ziotela igandean beste lau adingabek, Iruñerriko parke batean, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak atzo haurrari egindako erasoa gaitzetsi zuen. Gainera, erantsi zuen Javier Remirez presidenteordea elkartearekin jarri dela harremanetan, eta laguntza eskaini dietela, «behar duten guztirako».

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ere erasoa salatu du, baita elkartasuna erakutsi ere. Haren arabera, Nafarroako Gobernuak LGTBI kolektiboaren aurkako eraso guztiak gaitzesten ditu.

Gasteizen, berriz, 18 urteko mutil bat hil zen asteazkenean, 27 urteko beste batek eraso eginda. Hain zuzen, hildakoaren bikotekidea erasotzailearen bikotekide ohia zen. Gasteizko Udalak, beraz, hilketa salatzeko adierazpen bat sinatu, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa abiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.