Altsasu erabiltzea egotzi dio Uxue Barkosek PPri

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
«Egon al zarete inoiz Altsasun telebista kamerarik gabe? Zeren arabera erabaki duzue Altsasu telebistaren lokazti bilakatzea». Uxue Barkosek galdera horiekin erantzun zion atzo Ana Beltran PPko parlamentariari Nafarroako parlamentuan. Herenegun, Pablo Casado PPko presidentea eta Beltran bera Altsasuko Koxka tabernan izan ziren elkarrizketa bat egiten —bertan gertatu ziren 2016ko urriaren 15 goizaldeko liskarrak—, eta, hori eginda, herria erabiltzea egotzi dio Barkosek PPri. Beltranek erantzun zion «askatasunerako eskubidea gauzatzera» joan zirela Koxka tabernara: «Zergatik ez dugu lanean dihardugun herri batera joateko eskubiderik? Zergatik ez diozu kargu hartzen tabernakoari? Giltzapean utzi gintuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.