Ez dakite zer zedarri bete behar diren

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Betearazpenak ezarri zaizkigun epeetan egitea». Jordi Campas Eusko Jaurlaritzako Europako Funtsetarako sailburuordearen ustez, berebiziko garrantzia izango du laguntzentzako ezarritako helburuak betetzen joateak. Aitortu du Jaurlaritzak ez dakiela zein den Espainiako Gobernuak Bruselarekin negoziatutako mugarri eta helburuen egutegia. Laguntzen xehetasunak ezagutzen diren heinean jakingo dira proiektu eta laguntza bakoitzerako bitarteko eta amaierako betebeharreko mugarriak. Haiek betetzen diren ala ez adi egongo da Bruselan,ohartarazi zuen Campasek: «Haiekin ebaluatuko gaituzte administrazio guztiak, izan erabakitzaileak, izan soilik betearazleak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.