Gaur jokatuko dute beste euskal taldeek ere

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Gaur jokatuko dira Espainiako Lehen Mailako zortzigarren jardunaldiko neurketa guztiak; Realak ez ezik, Alavesek, Athleticek eta Eibarrek ere partida izango dute. Bizkaiko taldeak 11:00etan jokatuko du, Betisen zelaian. Bolada onean da Iraia Iturregik entrenatzen duen taldea, eta segida eman nahi dio horri. Ordubete geroago hasiko da Alavesek eta Granadillak Ibaian jokatuko duten lehia. Arabarrek bigarren partida irabazi nahi dute jarraian. Azkenik, Eibarrek etxetik kanpo jokatuko du, 18:00etan, Madril gaiztoaren zelaian. Gipuzkoarrek suspertu egin nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.