ESANDAKOAK

2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
«Atzo, [herenegun] aurkezpenean oso giro ona izan zen, eta gaur [atzo] etapan ere bai. Argi dago nahiago dudala abantailarekin hasi, baina lehen etapa baino ez da, eta egunez egun joan beharko dugu».
Primoz Roglic Jumbo Vismako txirrindularia

«Oso sentipen onak izan ditut, eta garrantzi handia ematen diot horri. Izan ere, iaz oso gaizki hasi nintzen, zalantza askorekin, oso blokeatuta. Altueran egon naiz, eta uste dut mesede egin didala. Gorabehera handiko etapak izango ditugu, eta adi egotea komeni da».
Ion Izagirre Cofidiseko txirrindularia

«Hainbeste bihurgunerekin, uste baino motzagoa egin zait erlojupekoa. Enrici [Mas] laguntzera etorri naiz Itzulira. Ea harekin podiuma lortzen dugun »
Oscar Rodriguez  Movistarreko txirrindularia

«Erlojupeko motzegia zen niretzat, eta ez dut gustura amaitu. Erritmoa hartzea kostatu egin zait, baina gogotsu nago etapa bat irabazteko lehian egoteko»
Xabier Mikel Azparren Euskalteleko txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.