Koronabirusa

Madrilek onetsi egin du 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea

Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Osasun Publikorako Batzordea bildu zen atzo, eta onartu zuen COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzea 60 urtetik gorako herritarrei, osasun langileei, langile soziosanitarioei eta zahar etxeak ez diren zentroetan —esaterako, desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroetan— dauden pertsona zaurgarriei. Erabakia ez da behin betikoa, eta gaur Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak berretsi beharko du. Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak txertatzearen garrantzia nabarmendu du: « Hartu ez dutenei eta indartzeko dosia behar dutenei txertoak etengabe jartzen jarraitzea da gakoa».

Gainera, aldatu egin dute arrisku maila zehazteko semaforoa, arrisku mailak leunduz. Eta beste aldaketa bat ere iragarri dute: aurrerantzean Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak birusak txertatutakoen eta txertatu gabekoen artean duen intzidentzia alderatuko du.

Batzordean aztergai izan dute, besteak beste, 23:00etatik aurrera ostalaritzaren barrualdeak ixtea ere, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko ehun positibotik gorakoa bada eta ospitaleetako presioa handitzen bada. Oraingoz, ez dute neurria indarrean jarriko.

Dariasi osasun ziurtagiriaz ere galdetu diote. Jarduera batzuetan eskatzeko baimena galdegin zion Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, baina epaileek ez zuten onartu. Dariasen irudiko, Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenera jo behar luke. Beraz, gaur-gaurkoz ez dute planteatzen ziurtagiriaren inguruko irizpide bateratua ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.