Eva Isturiz. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria

«Berdintasuna lortzeko urratsek erresistentziak sortzen dituzte»

NAFARROAKO GOBERNUA.
Ion Orzaiz.
Iruñea
2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria da Eva Isturiz (Iruñea, 1965). Skolae «funtsezkoa» dela uste du, «berdintasuna eraikitzeko». Gobernuak dio Skolaek «berme osoa» duela Gorenak trabatuta ere.

Nola eraginen du Auzitegi Gorenaren epaiak?

Skolae hezkidetza programa bat da, eta Hezkuntza Departamentuari dagokio haren ezarpena zehaztea. Hala ere, 2019ko Gizonen eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Legeak berme juridikoa ematen dio programari; hortaz, epaiak ez du eragin nabarmenik izanen.

Zertarako balio du Skolaek?

Oinarrizko elementua da belaunaldi berriak berdintasunean hezteko eta indarkeria matxista prebenitzeko. Gizarte justuago, demokratikoago eta berdinzaleago bat nahi badugu, ezinbestekoak dira Skolaeren gisakoak.

Haize kontra aritzera behartuta zaudete, hala ere...

Berdintasunaren aldeko urratsek erresistentzia ugari sortu ohi dituzte: sektorerik atzerakoienek oldarkor erantzuten dute, baina ez dugu amore eman behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.