Gizonezko bat atxilotu dute Donostiako hilketa dela eta

Igandean kalean eraso zioten Errenteriako gizonari, eta erietxean hil zen. Senideen arabera, kamera baten irudietan ageri da erasotzailea

Herenegun protesta egin zuten udaletxe atarian, hilketa salatzeko. J.C. RUIZ / FOKU.
Erredakzioa
Donostia
2019ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Donostian, joan den igandean hirian izandako hilketaren harira. Kalean zihoala eraso zioten Errenteriako (Gipuzkoa) gizon bati, Gros auzoan: lekukoek azaldu dutenez, hildako gizonaren atzetik jarraika ibili zen erasotzailea; zebra bidean zihoala atzetik bultzatu zion, eta lurrera erori zen gizona. Zauri larriak zituen buruan, eta ikertzen ari dira erasotzaileak zerbaitekin jo ote zuen edo lurraren aurka hartutako kolpeak eragin zizkion. Donostiako ospitalean garuneko heriotzan egon zen egun bat gizona, eta astelehenean hil zen. 61 urte zeuzkan.

Herenegun, hilketa salatzeko elkarretaratzean, hildakoaren alabak jakinarazi zuen Poliziak bazituela erasoaren irudiak, segurtasun kamera batek grabatuta, eta, beraz, bazekitela erasotzailea nor izan zen. Hain justu, Ertzaintzak atzo goizean atxilotu zuen gizon hori, Donostian bertan. Udaltzaingoaren esku utzi zuten, haiek ari baitira hilketari buruzko ikerketa egiten. Bertako iturriek zehaztu dute ezin dela ziurtatu atxilotua erasoaren egilea denik, eta, hain justu, Ā«gertakariekin loturarik duen ala ezĀ» argitu nahian ari direla. Oraindik ez dago akusaziorik haren aurka.

Donostian kalean azken urtean izandako hirugarren hilketa da igandekoa. Iazko Aste Nagusian, eraso egin zioten Urnietako (Gipuzkoa) gizon bati, eta bi hilabetera hil zen; 28 urte zeuzkan. Apirilaren 26an, berriz, 17 urteko Donostiako mutil bat jipoitu zuten udaletxe alboan, eta hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.