Migratzaileak ezkutuan sartzeko sare bat, deseginda

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Erresuma Batuan migratzaileak ezkutuan sartzen zituen talde bat desegin du Guardia Zibilak. Bederatzi lagun atxilotu dituzte; tartean, hiru Eibarren (Gipuzkoa). Ikerketaren arabera, besteak beste, Bilboko eta Pasaiako portuak erabiltzen zituzten beren jardunerako. Bilbokoa erakundearen ekintza eremu nagusia zen, Poliziaren arabera. Horiez gain, Vigokoa (Galizia) eta Santanderkoa ere (Espainia) erabiltzen zituzten, besteak beste. Poliziek hainbat etxe miatu dituzte; horietako batzuk, Gipuzkoan eta Bizkaian: besteak beste, Bilbon, Sestaon, Santurtzin, Bermeon eta Eibarren. Albiste agentzien arabera, bederatzi lagun atxilotu zituzten, ia guztiak albaniar jatorrikoak. Azken urteetan nabarmen igo da Bilboko portura ezkutuan sartzen saiatu den jende kopurua; Erresuma Batura iristeko portu nagusietako bat bihurtu da. Horri erantzunez, portua inguratzen duen hesia garaieran igo zuten, eta, duela gutxi, estolderia sistema berritu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.