H&Mko langileak greban daude, kaleratzeak salatzeko

jokin sagarzazu
2021eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Zerbitzuen sektorea ataka estuan dago, eta horren lekuko zuzenak izaten ari dira arropa kate handietako langileak. Itxiera eta kaleratze albisteak ugaritzen ari dira azkenaldian. H&M dendetakoak greban daude atzotik, eta hala egongo dira larunbatera arte; datorren asteko ostegun eta ostiralean ere egingo dituzte lanuzteak, eta ez dute baztertzen greba mugagabea abiatzea. Atzo, langile gehienek bat egin zuten, eta hainbat establezimendu itxi behar izan zituzten. Enpresaren erabakiak Hego Euskal Herriko H&Mrentzat lan egiten duen lantoki bat ixtea ekarriko du, Bizkaiko bulegoekin batera. Dendei dagokienez, zortziri eragingo diete kaleratzeek eta lanaldien murrizketek. ELAk enpresari eskatu dio aldi baterako erregulazioa erretiratzeko eta Hego Euskal Herriko negoziazio mahai propioa irekitzeko. Sektoreko beste enpresa batzuk bezala, H&M ere digitalizaziora batu da. Inditexek, adibidez, Hego Euskal Herrian hogei denda ixteko plan bat dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.