PROPOSAMENAK

Nekazaritza giroa hirira

Artisau azoka, haurrentzako jolasak, musikariak eta dantzariak, herri kirolak eta desfilea izango dira asteburuan Irunen, Euskal Jira festan

Irun
2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Jira egingo dute asteburuan, Irunen (Gipuzkoa). Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, Irungo Udalaren laguntzaz, eta jarduera ugari izango dira datozen bi egunetan. Bertako eta artisauen produktuen azoka, haurrentzako jarduerak, kontzertuak, dantza emanaldiak, herri kirolak eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Baserri mundua eta garai bateko giroa irudikatzen ditu Euskal Jira jaiak. 41 urte daramatza hiria euskal kulturaz eta ohiturez betetzen.

Bihar hasiko dute festa; 17:00etatik aurrera, haurrentzako jarduerak izango dira Urdanibia plazan, eta, 22:00etan, plazan bertan, Oreka TX eta ThierryBiskarik kontzertua emango dute.

Larunbatean, goiz guztian, dantzariak, musikariak, arratsaldeko desfileko gurdien erakusketa, herri kirolak, bertsolariak eta azoka egingo dituzte, Urdanibia plazan eta inguruko auzoetan. Gerorako, bazkariak antolatu dituzte zenbait elkartetako kideek. Sabelak beteta, desfilea egingo dute, 18:00etan, Mendelutik hasita. Bederatzi auzo eta elkartetako gurdi bana ibiliko da kalejiran eta dantzan, musikarien laguntzaz. Urdanibiarainoko bidea egingo dute bederatzi gurdiek.

Desfilea amaituta, jatekoa izango da Urdanibia plazan, eta erromeria batek girotuko du otordua. Festa amaitzeko, Bide Batez taldeak kontzertua emango du, 22:00etan.

Laguntza eta inplikazioa

41. urtea izango du Euskal Jira jaiak. Antolatzaileak pozik daude urtero-urtero izaten den parte hartzearekin, baina jende gazteari dei egin diote jai honen antolakuntza taldera batzeko, eta udalari ere laguntza handiagoa eska tu diote, halako jaiek etorkizuna izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.