Proposamenak

Ateak eta bihotza, parez pare

Iruñeko udaletxea gida batekin bisitatzeko aukera izanen da larunbatera arte, Batasunaren Pribilegioaren karietara. Hiriko burguak batu zituen jatorrizko agiria ikusgai izanen da

Iruñeko udaletxeko ataria. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Iker Tubia.
Iruñea
2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Atea zabalik dago guziendako, baina, batez ere, bihotza. Hala diote Iruñeko udaletxeko sarreran idatzirik dauden hitzek. Egun hauetan, Nafarroako hiriburuko bihotzean dagoen herriko etxeak parez pare irekiko ditu ateak, eta bisita gidatuak eskainiko ditu Batasunaren Pribilegioaren bestaren karietara.

Bisita gehienak gazteleraz dira, baina gaur, ostiral eta larunbat artean lau saio izanen dira euskaraz. Atzo hasi ziren bisita gidatuak, orotara 25, eta haietarik bost baizik ez dira euskaraz antolatu. Bisitak dohainik dira, baina aldez aurretik izena eman beharra dago (0034) 948-42 01 00telefono zenbakira deituta edo www.iruñea.eus webgunean sartuta.

Bisitak udaletxeko ezkaratzean abiatuko dira, hiriko lehen armarri polikromatuaren aurrean. 1598. urtean egindako armarriaren binilozko kopia bat da. Bisitan Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko agiria ikusteko aukera izanen da, baita hiriko mazoak eta giltzak gordetzen dituen beiratea ikusteko ere. Karlos III.ak sinatutako agiri horren bidez batu ziren Iruñeko hiru burguak, 1423an. Horrez gain, udaletxeko areto nagusietatik igaroko dira bisitariak: harrera gela, udalbatzak egiteko aretoa eta sanferminetako txupinazoa botatzeko baliatzen den balkoia ikusiko dituzte.

Bisita gidatuak Iruñeko udaletxean



Gaur eta larunbatean, 18:30ean, eta ostiralean, 13:00etan eta 18:30ean, Iruñeko udaletxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.