Suzko ilargiari begira

Mende honetako ilargi eklipserik luzeena ikusi ahalko da gaur gauean. Hori dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte ilargi gorria ikusteko

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Gaur gauean odolezko edo suzko ilargia deituriko ilargi eklipsea ikusteko aukera izango da Euskal Herriko txoko guztietatik. Mende honetako ilargi eklipserik luzeena 21:30ean hasiko da, ilargia ostartetik agertzean, eta 00:18an amaituko da. Hainbat jarduera antolatu dituzte gau berezia xehetasun guztiekin bizitzeko.

Donostian, teleskopio batzuk jarriko dituzte Urgull mendian ilargi eklipse horren xehetasunak ikusteko aukera izateko; azalpenak ere emango dituzte Aranzadi zientzia elkartekoek. 22:00etan Zuloaga plazan da zita, eta ikurrina dagoen tokira igoko dira. Arratsaldean, Eureka zientzia museoko planetarioan zuzeneko saioak izango dira, eklipsearen fenomenoa azaltzeko. Behatoki Astronomikotik ere ilargi eklipsea ikusi ahalko dute museoko lagunek.

Euskal Herri osotik

Izkiko parke naturaleko (Araba) behatoki astronomikoak ere ateak irekiko ditu ilargi eklipsea behatu ahal izateko. Jupiter eta Saturno ere ikusi ahalko dira.

Leringo (Nafarroa) astroturismo jardunaldien testuinguruan, ilargi eklipsea eta izarrak ikusi ahalko dira, 23:00etan, Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioak eta Astronavarra sareak antolatutako txangoetan.

Barakaldoko (Bizkaia) Argalario menditik ilargi eklipsea ikusteko irtenaldia antolatuta zegoen, baina, eguraldi aurreikuspenengatik, bertan behera utzi dute deialdia.

Ilargi eklipsea lurra, ilargi betea eta eguzkia lerrokatzen direnean gertatzen den fenomenoa da, ilargiak lurrak proiektatzen duen itzala zeharkatzen duenean. Ilargia gorri ikusiko da lurretik.

Ilargi eklipsea

Gaur, 21:30etik 00:18ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.