Koronabirusa

Urtarrila, Europako txertaketa kanpaina «masiboen» abiapuntu

Herrialde gehienetan, txertoa «borondatezkoa eta doakoa» izanen da. Zenbait fasetan eginen da txertaketa, sektore zaurgarrienetatik hasita

Osasun langile bat txerto batekin, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO/FOKU.
Ion Orzaiz.
2020ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Europako gobernuek 2021. urteko lehen hilabeteetan paratua dute begirada. Gehienek urtarrilerako abiatu nahi dute COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko kanpaina orokorra. Hainbat fasetan eginen dute, kolektibo zaurgarriak eta arrisku taldeak lehenetsiz. Erresuma Batua izanen da lehena Europan: urtarrilean ez, datorren astean jarri nahi ditu lehen txertoak Boris Johnsonen gobernuak. Ordurako Pfizer enpresak garatutako txertoaren lehen 800.000 dosiak jasoko dituztela ziurtatu dute.

Belgikak iragarri du txertaketa kanpaina urtarrilaren 5ean hasteko asmoa duela, eta «borondatezkoa, doakoa eta mailakatua» izanen dela: osasun sektoreko langileei eta zentro soziosanitarioetakoei jarriko diete lehenbizi, eta, horien ostean, 65 urtetik gorako herritarrei, zaharrenengandik hasita. Herbehereetan ere, urtarrileko lehen astea jo dute txertaketa kanpaina hasteko «egokientzat». Zenbait osasun erakundek, ordea, «optimistegi» irizten diote aukera horri.

Portugalen, 950.000 txerto jarri nahi dituzte urtarriletik aurrera, eta hauek izanen dute lehentasuna: arrisku handiko patologiak dituzten 50 urtetik gorakoak, zahar etxeetako egoiliar eta langileak, eta lehen arretako osasun langileak.

Frantziako eta Espainiako gobernuek ere urtarrila jo dute abiapuntutzat. Parisek iragarri du 200 milioi txerto izanen dituela; Madrilek, berriz, 73 milioi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.