Erantzuten ez duten administrazioekin kezka du Lezertuak

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Arartekoak iaz egindako lanaren berri eman zuen atzo Eusko Legebiltzarrean Manuel Lezertuak, eta erakunde publiko batzuen jarrerarekin kezkatuta agertu zen. Gogora ekarri zuen instituzioen eginbeharra dela Arartekoaren informazio eskaerei «presaz» erantzutea: «Zoritxarrez, oraindik ohikoa da administrazioek ez erantzutea behar bezain azkar, edo ez erantzutea, edo igorritako informazioa nahikoa ez izatea, eta ondorioz berriro abiatu behar izatea informazioa eskatzeko prozedura». Erantsi zuen Arartekoak egindako gomendioen %20 baino gehiago ez zituztela onartu instituzioek: «Haustura bat dakar gure gain jarritako funtzioetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.