JASOTAKO KEXAK

2019ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
«Gure jaioberriari ebakuntza bat egin behar izan diote, eta prozesu osoan ez dugu euskaraz dakien inor ere ezagutu: ez erizainik, ez medikurik, ez zirujaurik. Gure bizitzako momenturik garrantzitsuenean inor ere ez zaigu mintzatu gure hizkuntzan».

«Iruñeko San Martin osasun etxera joan nintzen alabarekin, pediatriako larrialdi zerbitzura. Pediatra erdarazhasi zitzaion alabari, eta nik 'Ez dizu ulertuko. Euskaraz ez dakizu?', galdetu nion. Zakar erantzun zidan: 'Si quieres puedo hablar en francés, en inglés o en italiano, pero en euskara, no' (nahi baduzu, frantsesez, ingelesez eta italieraz hitz egin dezaket; euskaraz, ez)».

«Kontrola jarri du Guardia Zibilak. Gelditu egin gaituzte, eta autoan gindoazen bost lagunon paperak gainbegiratzen ari zirelarik, lagun horietako batekin euskaraz hitz egiten hasi naiz. Metraileta eskuan zuen guardia zibil bat segituan mintzatu zait: '¿Qué lengua estás hablando? No te entiendo' (zer hizkuntzatan ari zara? Ez dizut ulertzen). Esan dit errespetu falta zela. Nik galdetu diot atzerritarren bat geldituz gero ea jarrera bera ote duten, eta berak mehatxu egin dit: 'Como sigas así, a lo mejor vuelves a casa con 700 euros menos en el bolsillo' (horrela segituz gero, agian 700 euro gutxiago dituzula itzuliko zara etxera)».

«Nortasun agiria tramitatzeko bulegoan ez didate euskara hutsean idatzitako jaiotza agiria onartu. Esan didate ele biko agiria aurkeztu ezean ezin izango diodala pasaportea egin alabari».

«Gure alaba apuntatu dugu Donostia Kirolak antolatutako ekintzetako batera: Kirol-aniztasuna hondartzan. Matrikula egitean, euskara aukeratu genuen, baina taldeak bateratu dituzte, eta ez dago soilik euskaraz. Orokorrean gaztelaniaz hitz egiten diete haurrei».

«Osakidetzako langileok erabiltzen dugun E-Osabide aplikazio informatikoan, erabilera hizkuntza gisa euskara hautatuz gero, aplikazioa ez dabil. Gaztelania hautatu behar da nahitaez programa erabili ahal izateko. Langileon eskubideak urratzen ari zaizkigu, euskaraz egitea eragotzita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.