Polita izan da Imanol Erbitiren ametsa, Polittek esnatu duen arte

Movistarrekoak bidea egin du ihesean, baina ezin izan dio eutsi Borako alemaniarrak bukaeran jotako erasoari. Tropelak lasai hartu du eguna

Polita izan da Imanol Erbitiren ametsa, Polittek esnatu duen arte.
enaut agirrebengoa
2021eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Lantzean behin, bakarka distira egiteko aukera izaten dute tropeleko langileek. Imanol Erbitiren (Movistar) txanda izan zen atzo, Tourreko 12. etapan, eta nafarrak oso gertu izan zuen bere ibilbideko garaipenik handiena. Baditu bi etapa Vueltan, baina 2010ean lortu zuen azkena. Geroztik, pikotxa eta pala hartuta ibili da, liderren alde buru-belarri lanean. Atzo, aldiz, behatz puntekin ukitu zuen loria, eguneko ihesaldian sartu eta izan ziren ia eten guztiak gaindituta. Azkenean, baina, ametsetik esnatu zuen Nils Polittek (Bora), 12 kilometroren faltan jotako eraso indartsu batekin. Polita izan zen iraun bitartean.

Etaparen hasieran, alarmak piztu zituen haizeak. Ufadak berehala baretu ziren, baita tropelaren joa ere, eta bidea egin zuen hamahiru ziklistako multzo batek. Bertan ziren Erbiti, Politt, Julian Alaphilippe (Deceuninck), Stefan Kueng (Groupama), Andre Greipel (Israel), Stefan Bissegger (Education) eta Harry Sweeney (Lotto Soudal), besteak beste. Errenta handiarekin iritsi ziren azken 50 kilometroetara, eta Polittek egin zuen lehen ahalegina. Soka tenkatu egin zuen alemaniarraren erasoak, eta puskatu egin zen Sweenyren erritmoz aldatzean. Eutsi egin zion Erbitik, Politt eta Kuengekin batera. 15 kilometro falta zirela, berriro jo zuen Sweeneyk, eta jokoz kanpo utzi Kueng. Hiru onenen artean zegoen Erbiti. Politten azken erasoa, aldiz, gehiegizkoa izan zen nafarrarentzat. Bigarren postuarekin konformatu behar.

Vosen 30. garaipena Giroan

Beste mugarri bat ezarrizuen atzo Marianne Vosek (Jumbo), Giroko zazpigarren etapa irabazi eta, hala, probako 30. garaipena lortuta.Anna van der Breggenek (SD Worx)sendo jarraitzen du lider. Atzo irteeran egon ez zena Gernika-Bizkaia taldea izan zen. Koronabirus kasu bat tarteko, lasterketa uztea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.