Alkorta: «Jokalarien proposamena izan zen Llorente fitxatzearena»

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Azkenean ez zen egin. Baina Bilbon hautsak harrotu ditu Athleticek Fernando Llorente fitxatzeko aukerak. Atzo, Alex Berenguerjokalariaren aurkezpenean, Rafa Alkorta kirol zuzendariak onartu zuen jokalarien proposamena izan zela aurrelaria fitxatzea. «Jokalariak etorri egin nahi zuen, eta nik zuzendaritzari helarazi nion, neure eta entrenatzailearen oniritzia ere bazuelako. Baina klubean ez da adostasunik egon».

Alkortak azaldu zuen jokalariak jarri zirela berekin harremanetan, «kezkatuta» daudelakotaldeak bizi duen kirol egoerarekin. «Baina ez dago arrakalarik, jokalariek ulertzen dute klubaren egoera zein den». Herenegungoa egun «gogorra» izan zela onartu zuen. «Azken batean Llorente laguna dut, eta beti uste izan dut aurrelari oso ona dela». Baina ez da «gutxietsita» sentitzen jokalaria etorri ez delako. Onartu zuen ere Javi Martinez fitxatzen ahalegindu direla. «Baina ez zuen eskaintza onartu, eta ez genuen gehiago hitz egin»

Gaizka Garitanoren lanean uste osoa du: «Gure entrenatzailea da. iritsi zenean taldea zuloan zegoen. Ia Europa ligarako sailkatu zuen, eta Espainiako Kopako final batean gaude. Nekez topatuko dugu hura bezain langilea den norbait. Ziur nago talde eta entrenatzaile honekin aurrera aterako garela». Kezka azaldu zuen, halaber, inguruan dagoen «giro asaldatuarekin». «Ni ere kezkatuta nago, baina uste dut gehiegizkoa izaten ari dela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.