Euskarazko bi websail estreinatuko dituzte udazkenean

urtzi urkizu
2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Maddi Castro kazetariak Pikua izeneko websaila idatzi eta zuzendu du. Hamar minutuko hiru atalez osatuta dago, eta irailean estreinatuko dute. Pornoa kontsumitzeko orduan emakumezkoek duten ikuspuntua du jomugan. Izan ere, pornoa egin nahi duten hiru neska gazteren inguruko websail umoretsua da Pikua. Aktore protagonistak Amaia Ruiz de Galarreta, Miren Nogales eta Ainhoa Artetxe dira. Bigarren mailako roletan azalduko dira Ramon Agirre eta Ander Iruretagoiena, besteak beste. Instagrameko pikuakwebseriea profilean hasiak dira eduki batzuk zabaltzen. Castrok Donostiako 2deo laborategian aurkezpen labur bat egin du asteon.

'Ixa', sakelakoetarako

2deo laborategiko jardunaldi berean, Ixa fikzioa aurkeztu dute Unai Portillak, Egoitz D. Ibargoitiak eta Gorka Alvarez Arkaiak. «Sail-aplikazio bat izango da; hau da, sakelakoetako aplikazio batean ikusteko fikzioa, bertikalean», iragarri du Portillak. Lehen denboraldiak sei atal izango ditu, eta denboraren erabileraren inguruan arituko dira. «Denboraren pertzepzio desberdina duten mikrounibertsoak izango dira atal bakoitzaren ez-lekuak», azaldu dute sortzaileek. Udazkenean estreinatzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.