Osasuna 1-3 Athletic

Zuri-gorriek ondo ekin diote urteari

2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Athleticek 1-3 irabazi zion atzo Osasunari, Sadarren jokatutako euskal derbian. Etxekoak aurreratu ziren 9. minutuan, Kike Garciak egindako golari esker. Pozak, ordea, gutxi iraun zien gorritxoei. 16. minutuan, Oihan Sancetek baloia sareetara bidali zuen. Gol horri esker, hauspotu egin ziren zuri-gorriak. Baita saria jaso ere, 24. minutuan Sanceten eskutik, berriz ere. Athleticeko aurrelariak area txikian eskuinez atea zulatu zuen. Bigarren zatian, etxeko taldeak partida berdintzeko ahalegina egin bazuen ere, ez zen fin ibili; bai, ordea, Sancet. Osasunan hezitako jokalariak hirugarren gola sartuta, garaipen biribila eman zion Athletici.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.