PROPOSAMENAK

Arabako konderria

Trebiñuko konderriak baliabide erakargarri ugari ditu; bisitariek Trebiñutik Argantzonera doan ibilbideaz goza dezakete

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
unai etxenausia
2021eko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Baliabide naturalek, arkeologikoek, artistikoek eta ibilbide ikusgarriek inguratzen dute Trebiñuko konderria (Araba). Bidaiaria beti hartzen du abegi onez, eta barnealdean hainbat sekretu gordetzen dituen herrien multzoa da. Iparraldean, Gasteizko mendiek, pago eta haritz baso ugariez estalita, Trebiñuko sakonunea ixten dute, Arabako Lautadatik bakartuz. Hegoaldean, Kantabria mendilerroko gailur zuri eta deigarriek Errioxako (Espainia) lurraldearekiko muga natural gisa balio dute. Beraz, konderriaz gozatzeko, herrixka esanguratsuenen arteko ibilbide bat egin dezakete bisitariek; Trebiñutik Argantzon (Araba) herriraino.

Trebiñu muino baten hegoaldeko magalean dagoen herria da; tontorrean, gaztelu boteretsu bat zegoen. Konderriaren izen bera duen herri horrek asko eskaini diezaioke bisitariari, etaleku paregabea izan daiteke eskualdearen esentziarekin konektatzeko.

Bertan dituen ondare arkeologikoen artean, XIII. mendean estilo gotikoan eraiki zuten San Petri elizak berezitasun dezente ditu. Ez da guztiz gotikoa; izan ere, haren zati batzuk barroko estiloan eraiki zituzten geroago: esate baterako, kanpandorrea.

Udaletxea bera ere Trebiñuko kondeek XVI. mendean eraiki zuten jauretxe bat da. Eraikin horiek eta Erdi Aroko kale estuak, gainera, 1983. urteaz geroztik monumentu multzoa dira.

Argantzonera iritsi aurretik, ordea, konderriaren parte diren herrixka txikiak zeharkatu behar ditu bisitariak: Doroñu, Golernio, Ozana, Morgaz, Añastro, eta, bereziena, Kutxu. Ezaguna da batez ere bere antzinako bainuetxeko ur kloratu, sodiko eta sulfurosoengatik, eta herri arkitektura multzo bikain bat kontserbatzeagatik.

Horiek guztiak zeharkatuta, errepide batek eramango du bisitaria Argantzon herrira arte.

Gaur egun, igarobide

Argantzon Zadorra ibaiaren ertzean dago, eta erromatar garaian igarobide estrategikoa izan zen. Bertan, Tuioko mendilerroaren eta Gasteizko mendien arteko haitzarte natural bat dago: Argantzongo haitzartea.

Herria, ofizialki, XII. mendean sortu zuten, baina horren aurretik ere jendea bizi zen bertan.

Bisitariek Erdi Aroko eraikinak ikus ditzakete bertan, baina guztien artean nabarmenena Jasokundeko Andre Mariaren parrokia da, zeina XV. eta XVI. mendeen inguruan eraiki zuten.

Trebiñuko konderrira joanez gero, beraz, derrigorrezkoigarobide bihurtu da Argantzon herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.