Irudia. Donostia

Atxilotuak aske uztea galdegin dute

GORKA RUBIO / FOKU.
2019ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
G7 Ez plataformakoek deituta, hainbat manifestazio eta elkarretaratze egin zituzten atzo iluntzean. Miarritzeko goi bilerak iraun duen bitartean atxilotutakoei elkartasuna adierazi, eta ahalik eta lasterren aske uzteko galdegin zuten horietan. Donostian, manifestazio bat egin zuten Bulebarretik abiatuta, Atxiloketak, kontrolak, militarizazioa... G7 Ez! Errepresiorik ez! Atxilotuak askatu! lelopean (argazkian). Bilbon eta Iruñean, berriz, elkarretaratzeak egin zituzten, Frantziako kontsulatuaren aurrean Bilbon, eta Nabarreria plazan Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.