Getxoko hondartzan topatutako gorpuzkiak ikertzen ari da Ertzaintza

Igandean pertsona baten hanka zati bat topatu zuen herritar batek Arrigunaga hondartzan, eta Ertzaintzak gorpuzki gehiago topatu ditu

Ertzaintzako erreskate unitatea, atzo, hondartza inguruak miatzen. BERRIA.
Erredakzioa
2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Getxoko (Bizkaia) Arrigunaga hondartzan agertu diren gorpuzkiak ikertzen ari da Ertzaintza. Herritar batek eman zuen abisua igandean 09:30ak aldera: pertsona baten hanka zati bat topatu zuela Getxoko hondartzan. Ertzaintza jakinaren gainean jarri, eta egin beharreko lehen azterketen ostean, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten giza atal hori. Igandean bertan ingurua miatzeko operatiboa jarri zuen martxan Ertzaintzak, Txakur Unitatea eta Zaintza eta Erreskate Unitateak mobilizatuz. Bilaketa lan horien ondorioz, atzo eguerdian gorpuzki gehiago topatu zituzten hondartza inguruetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du Arrigunaga hondartzan aurkitutako gorpuzkien jatorria ikertzeko. Hainbat hipotesi dituzte; besteak beste, desagertutako arrantzale bat izatea, edo Euskal Herritik urrun itsasora eroritako norbait izatea. Halere, hilketa baten ondorio izan delako susmorik ez dute topatu orain arte aurkitutako arrastoetan.

Laborategian egingo dituzten proben bidez, aurkitutako gorpu zatien ingurukoak argitu nahi dituzte: adina, altuera, hil zenetik zenbat denbora igaro den... Era berean, DNA probak ere egingo dizkiete gorpuzkiei, desagertutako pertsonen eta irekitako kasuen datu baseetako datuekin alderatzeko asmoz. Halere, lehen zantzuen arabera, hankak ez ditu labanaz moztuz gero izango lituzkeen markak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.