Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du 2022ko Nafarroa Oinez

'Erdian Erein' lelopean egingo dute, urriaren 16an. Eraldaketa pedagogikorako eta DBHko eraikina ordaintzeko nahi dute dirua

Nafarroa Oinez-en aurkezpena, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ/ FOKU.
Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Datorren urteko ikastolen aldeko jaien berri ematen ari da Ikastolen Elkartea, eta atzo Nafarroa Oinezen txanda izan zen. Jakinarazi zutenez, Tafallan egingo dute, 2022ko urriaren 16an. Garces de los Fayos ikastolak izango du hura antolatzeko ardura. Leloa ere aukeratu dute: Erdian Erein. Baita logoaren berri eman ere: ezkur bat da, laranja eta berdea.

Nafarroa Oinez-en lortutako dirua bi proiektutara bideratuko dute: batetik, eraldaketa pedagogikora. «Prozesu hori dagoeneko fruituak ematen ari da, baina espazioen eta ikasgelen banaketarako behar berriak ditugu», azaldu du Paula Arregi ikastolako zuzendariak. Bestetik, 2011n eraikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikina ordaintzeko erabiliko dute.

Lizarrakoa, «oso positiboa»

Heldu den urteko Nafarroa Oinez aurkeztearekin batera, aurtengoaren balorazioa ere egin dute. Adierazi dute «etengabe berrituz joan behar izan duen iraupen luzeko lasterketa» izan dela. Hala ere, alderdi positiboa ere atera diote, ohar bidez esan dutenez: «Proiektua aurrera eramateko ilusioak Lizarrako ikastolak Lizarraldea euskalduntzeko duen apustua are gehiago indartu du».

Adierazi dute orokorrean aurtengo festaren «oso balantze positiboa» egin dutela: «Lizarra ikastolak oso balantze positiboa egiten du Nafarroa Oinez 2021eko jaiaren inguruan, nahiz eta xede ekonomikoa ez lortu, eta ikastola zaleen eta euskaltzaleen solidaritatea behar izaten jarraitzen dugun».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.