Egon hadi lo...

Utzikeriaz aritu dira esprinterren taldeak, eta Jelle Wallaysek bikain baliatu du hori Espainiako Vueltako 18. etapa irabazteko

Egon hadi lo...
Julen Etxeberria.
2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar Andorran jokatuko dituzten bi etapek zehaztuko dute Espainiako Vueltako sailkapen nagusia. Oso gogorrak dira bi etapak, batez ere biharkoa, eta, horregatik, indarrak gordez aritu ziren atzo txirrindulari gehienak. Ejea de los Caballeros (Espainia) eta Lleida (Herrialde Katalanak) arteko bidea, gainera, aproposa zen lasaixeago aritzeko, gorabeherarik gabekoa baitzen.

Jelle Wallays (Lotto Soudal), Sven Erik Bystrom (UAE) eta Jetse Bol (Burgos) izan ziren saiatuenak. Irten eta berehala egin zuten aurrera. Bazirudien tropelak kontrolatuak zituela, baina usteak ustel. Utzikeriaz aritu ziren esprinterren taldeak, eta, ohartzerako, harrapaezinak ziren Wallays eta Bystrom —atzean geratu zen Bol—. Aurrenak irabazi zuen, justu-justu. Hirugarren eta laugarren helmugaratu ziren Peter Sagan (Bora) eta Elia Viviani (Quick Step). Berandu.

Gaur, Rabassa gogorra

Atzoko su-etenaren ostean, gaur piztuko da berriro borroka. Horretarako aukera egon badago, gogorra baita gaurko etapa. Lleidan hasiko da, eta Rabassa lehen mailako gainean amaituko. Goranzko joera dute 154,4 kilometroek. Azkeneko hamazazpiak dira gogorrenak, Rabassan gorakoak: batez beste, %6,6ko pendiza dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.