Italiako Giroa

Binaka batuz doaz

Arnaud Demarek nagusitasunez irabazi du Giroko seigarren etapa, esprintean. Lasterketak esperotako gidoia izan du hasieratik

Binaka batuz doaz.
ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Filippo Gannaren (Ineos) antzera, aurtengo Giroan bigarren garaipena lortu du Arnaud Demare (Groupama FDJ) txirrindulariak. Sei etapa korritu dituzte, eta frantziarrak bigarren aldiz igo ditu besoak. Laugarren etapan esprintean irabazi zuen, eta oraingo honetan ere azken metroetan izan da bizkorrena, Michael Matthwesi (Sunweb) eta Fabio Fellineri (Astana) aurrea hartuta. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Joao Almeidak (Deceuninck) jarritzen du elastiko arrosarekin, eta 43 segundora dago Pello Bilbao (Bahrain), bigarren.

Castrovillari eta Matera arteko etapa ehiztarientzat zen, baina batez ere esprinterrentzat, eta esperotako gidoia izan zuen. 188 kilometro zituen, eta 40.ean izan zen eguneko ihesaldia. Lau izan ziren tropela atzean utzi zuten txirrindulariak: Matia Vais (Androni), Filippo Zana (Bardiani), James Whelam (Education First) eta Marco Frapporti (Vini Zabu). Atzean ez zegoen kontrol lana egin nahi zuen talderik; beraz,erritmo handirik ezarri gabe egin ahal izan zuten aldea iheslariek. Bederatzi minututik gorako errenta izan zuten, eta hainbat kilometrotan horri eutsi diote.

Almeidaren taldea aurrean jarri zen, eta zertxobait bizkortu zuen tropelaren erritmoa. Baina asko estutu gabe. Aurrekoak, gainera, oso ondo antolatu ziren, erreleboak emanez. Esprinterrentzako etapa izanda, haien taldeek ardura hartu behar zuten. Borak egin zuen, 95 kilometro falta zirenean, eta antzeman egin zen. Izan ere, Zana, Whelam, Vais eta Frapporti aldea galtzen joan baitira. 50 kilometro falta zirenean, abantaila 2.30ekoa zen.

Orduan hasi ziren aurrekoen zalantzak. Jakitun ziren irabazteko aukera bakarkako ahaleginean izango zutela. Frapporti izan zen lehena horretan saiatzen, eta Whelam, ondoren. Education Firsteko txirrindularia izan zen amore ematen azkena. 14 kilometro falta zirenean harrapatu zuten. Artean, esprintean sartzeko faboritoetako bat, Elia Viviani (Cofidis), atzean geratu zen. Ibilbide gorabeheratsuak eta tropelaren erritmoak min egin zioten. Almeida liderra adi zihoan, eta Gannak duen sasoia erakutsi zuen azken txanpan zegoen 750 metroko igoeran. %10eko pendiza ere bazuen.

Baina etapa zein sailkapen nagusirako faboritoak ez ziren atzean geratu: Vinzenzo Nibali (Trek) Jakob Fuglsang (Astana) ezustean harrapatzen saiatu zen. Baina ez zuen lortu, eta esprint erabakigarrian Demare nagusitasunez gailendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.