SUNSUNDEGUI, 75 URTE

2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Hastapena

1944. Gerra osteko urteetan, tailerra ireki zuen Jose Sunsundegik, Renferen tren eta bagoien mantentze lanak egiteko.

1956. Renfek emandako lanari esker, lehen urte horietan handituz joan zen, eta, tailerra txiki geratu zenez, 1956an, lantoki bat ireki zuen Altsasun. Tren sarean, hainbat trenbideren elkargunea zenez, toki estrategikoa zen Altsasu.

Egokitzapena eta moldaketa

1983. Renferen itzalpean handitu zen enpresa, baina hori zuen ahulgune. 1983an, Renfek erabaki zuen bere trenen mantentze lanak hartzea, eta krisian murgildu zen enpresa.

1987. Egokitu beharra zuen irauteko. Nafarroako Gobernuak bultzatuta, Irizarretik etorritako zuzendaritza talde batek hartu zuen lema, eta, Sunsundeguik trenen karrozerian zuen esperientziaz baliatuta, autobusak ekoizten hasi ziren. Korinto izan zen lehen modeloa.

1993. Hamarkada berriarekin batera, Stylo izeneko modeloa garatu zuen. Hamar urte inguru iraun zuen, eta, hainbat urtez, bidaiarien garraio enpresek euren flotarako erosi zituzten autobusak. Urte horietan hasi zen Sunsundegui lehen autobusak saltzen atzerrian, batik bat Erresuma Batuan eta Israelen. Urte horretan sinatu zuen lehen akordioa Volvorekin, haren txasisari karrozeria jartzeko.

Hazkundea

1996. Bere modelorik arrakastatsuena atera zuen: Sideral. Diseinuari zegokionez, etorkizuneko joerak markatu zituen.

2000. Arrakasta horri jarraituz, Sideral 2000 autobusak garatu zituen. Erosotasunean urrats bat aurrera egin zuen. Oso erantzun ona izan zuen, eta modelo horretatik beste hainbat aukera landu zituen hurrengo urteetan. Adibidez, 2006an, Sunsundegui Sideral 10.

Krisia

2009. 2007an produkzio handieneko urtea izan zuen, baina, bi urte geroago, krisian murgilduta zegoen. Nafarroako Gobernuari laguntzak eskatu, eta 77 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu zuen

2011. Sodenak lema hartu zuen, eta 35 milioi euro sartu zituen enpresa hondoratu ez zedin.

2013. Eroslerik topatu ez, eta zuzendaritzaren (%51) eta langileen (%49) esku utzi zuen Sodenak.

2018-19. Zazpi milioiko inbertsioa egin dute planta zabaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.