Bost lagun zauritu dituzte Santurtzin, borroka batean

2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Labanaz eraso egin zieten bost laguni atzo Santurtzin (Bizkaia), goizaldean irekitzen dituzten taberna batzuen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, liskarra sortu zen Itsasalde kalean, taberna eremuan, 14:00 aldera. Aiztoak erabili zituzten.

Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu zen. Lehen informazioen arabera, taberna atari batean liskarrean hasi ziren hainbat lagun, eta haietako batzuek labanaz eraso zieten besteei.

Larrialdiko zerbitzuetan abisua jasota, anbulantziak eta poliziak joan ziren. Denera bost lagun eraman behar izan zituzten ospitalera, labana zaurien ondorioz. Erasoarekin zerikusia daukatelakoan, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.