HILBERRIA. Eneko Sansinenea

«Maisu» irrati frekuentzietan

BERRIA.
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Eneko Sansinenea Euskadi Irratiko Unitate Mugikorreko teknikaria igandean hil zen (Donostia, 1955-2020). 1981ean Bilboko Radio Euskadiko emisora martxan jartzeko ardura teknikoa izan zuen, eta Euskadi Irratira aldatu zuten geroago. Han egin du lan, iaz erretiroa hartu zuen arte. Arritxu Iribar Euskadi Irratiko esatariak gertutik ezagutu zuen, eta bere esanetan, kirol emanaldi asko ezin izango ziren egin Sansinenearen lanik gabe. «Txirrindularitza proben kontakizuna autotik egiten genuen guk, sakelako telefonorik ez zegoen garaian; konexioak egiteko frekuentzia nola bidali aztertzen aritzen zen probak egin aurreko hilabeteetan». Xabier Calvillo teknikariak ere gertuko harremana izan zuen, eta irrati frekuentzietan «maisu» zela dio. Euskadi Irratiko LABeko lehen ordezkaria izan zen.

Urpekaritza zen bere beste afizioetako bat, eta urte luzez ikastaroak ere eman zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.