Kelvion enpresak Igorreko lantegia itxi nahi du

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Kelvion Thermal Solutions enpresak jakinarazi dio enpresa batzordeari Igorreko lantegia (Bizkaia) itxi nahi duela, eta kalean utziko dituela han aritzen diren 73 langileak. Kaleratzeak egin nahi ditu Espainian dituen beste bi lantegietan, Kantabrian eta Madrilen. Guztira, 147 lanpostu kentzeko enplegu erregulazio bat aurkezteko asmoa dauka.

Kelvion Alemaniako konpainia bat da, GEA izan zuen izena 2015. urtera arte, eta bero trukagailuak egiten ditu, berotze eta hozte sistemetarako.

Zuzendaritzaren asmoak salatu ditu Igorreko enpresa batzordeak —LABeko hiru kide, eta ELAko bi—. «Kelvionen jarrerabaztertzen dugu, eta argi eta garbi diogu lanpostu guztiak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko borroka egingo dugula. Argi dugu tinkotasunez erantzun beharko dugula erasoa. Borroka da bidea». Langileen ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea eskatu du, «ahal duen guztia» egin dezan itxiera eta kaleratzeak galarazteko, «gure herriari eragiten dion desindustrializazio prozesuaren erakusgarri» baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.