Zumaiak etxean du aukera ETE ligako lehen postua indartzeko

Aitor Manterola Garate.
2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
ETE ligak hamaikagarren jardunaldia du gaur, eta estropada berezia izango da lehiaketan buru doan taldearentzat, etxean ariko baita Zumaia (18:00). Arraunlariek eta patroiek itsasoan jardungo dute lanean, hiru txandatan banatuta: aurrenekoan joango dira Ondarroa, Lapurdi eta Colindres; bigarrengoan, Kaiku, San Juan, Isuntza eta Hernani; eta azkenekoan, lehen laurak, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea eta Deustu.

Zumaiak eta Hibaikak launa bandera dituzte, eta bana Deustuk eta Tolosaldeak; gaur ere arriskua dago garailea laukote horretako bat izateko, baina itsasoaren egoerak ireki diezaioke aterik besteren bati, iragarpen txarrak betetzen badira, behintzat.

Gaurkoaren ondoren, lau jardunaldi baino ez dira geratuko ETE liga bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.