PROPOSAMENAK

Bilbo erraldoiaren buruak

Bilboko Euskal Museoak Bizkaiko erraldoi eta buruhandi historikoak ezarri ditu ikusgai irailera arte. Garai historikoaren arabera zelako pertsonaiak aukeratu diren erakusten du

Erraldoiak museoan. EUSKAL MUSEOA.
Ainize Madariaga
2019ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Bilboko Euskal Museoan ikusgai daude 1980ko hamarkadatik hona Bilbo eta inguruetako herrietan jaietan erabili dituzten erraldoiak. «Bi belaunaldi erakusten ditugu, nahiz eta historian XVI. mendeaz geroztik erraldoi pila bat egon diren», azaldu du Saioa Barrenetxea erakusketaren gidariak.

Berez, tradizioaren hasieran, munduko kontinenteen ordezkari ziren erraldoiak. Gaur, ordea, bilbotarrak edo ingurukoak dira irudikaturiko pertsonaiak, hala nola meatzariak eta zamaketariak. Horietan berrienak «Pitxitxi eta Lina emaztea» dira, Athleticen mendeurrenaren karietara sortutakoak.

Erakusketako erraldoi zaharrenak, berriz, «Terencio jauna eta Tomasa anderea» dira: Bilboko burgesiaren ordezkari.

Buruhandiak, haatik, gazteagoak dira, 2006tik aitzinekoak. Orotara dozena bat.

Bisita gidatuetan erraldoi eta buruhandiak fabrikatzeko prozesua azaltzen dute; zer materialaz eginak izan diren, esaterako: «Hasieran astunagoak ziren, eta pisua kentzeko aldatu izan dira materialak», erran du Barrenetxeak.

Euskarazko bisitak: gaur, abuztuaren 14an, 16an, 28an eta 30ean, egingo dituzte, beti 11:30ean, doan. Aste Nagusian, kalera aterako direnez, tarte horretan ez da bisita gidaturik izango.

'Bilboko erraldoiaketa buruhandiak' erakusketa



Irailaren 15era arte, Bilboko Euskal Museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.