Douglass, Etxalar, 1964

2014ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
William A. Douglassek Etxalarren eta Aulestin burutu zuen ikerlanaren emaitza dugu 'Echalar y Murelaga. Oportunidad y éxodo rural en dos aldeas vascas' (Auñamendi, 1977), antropologoaren doktore tesia. Joandako ura irudi luke, baina, haatik, Douglassek kontatzen duen mundu galdu hura ez da sobera aspaldikoa: «Lau kilometroko errepide asfaltatuak lotzen ditu Etxalar eta Irundik Iruñera doan bide nagusia. Beste aldera, herria inguratzen duten mendietatik barrena segitzen du, Frantziako frontera (herrigunetik 8 kilometrora) zeharkatu eta Sara herri frantses euskaldunera heltzen da. Bigarren mailako errepidea da, askok ibiltzen ez dutena, beraz, eta horrek, nahitaez, areagotu egiten du Etxalarren hein bateko isolamendua. Bestalde, bigarren mailako errepidea izanagatik ere, nazioarteko lotunea da eta hortik kanpo eragin franko heltzen zaizkion herriari. Frantziako frontera bertan delarik, hiru guardia eta aduanako funtzionario bat bizi dira herrian; frontera zeharkatzen dutenen dokumentazioa kontrolatzea dute egitekoa. Horrez gain, hogeiren bat soldadu bizi dira kuartelean Etxalarren (eta, gehienetan, beren familiekin bizi dira bertan), frontera patruilatzen dabiltzanak, kontrabandoa zapaltzeko asmotan. Etxalarren eta ondoko herri frantses euskaldunen arteko harremanak handiak dira. Etxalarreko bizilagun gehienek senideak dituzte Frantziako aldean, jendea hara eta hona baitabil fronteraren bi aldeetan ere, eta usu dira ezkontzak ere. Kontrabandoak, batere ez txikia Etxalarren, fronteraren bi aldeetako laguntza behar du. Zenbait laborari Frantziako aldera joaten dira egunero, han egiten baitute lan. Horrekin batera, udako garaian, zenbait neska zerbitzari aritzen ohi dira Frantziako Euskal Herrian».

Douglassek deskribatua bertatik bertara bizi zuen Teresa Sarobe Etxeberriak (Etxalar, 1940).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.