Irungo Harrera Sareak Jaurlaritzaren «jarrera aldaketa» txalotu du

Taldeak nabarmendu du muga pasatu nahian dabiltzan migratzaileei harrera egokia egitea «borondate politikoaren» mende dagoela

Migratzaile ugari pilatu dira Irun eta Hendaia arteko mugan. GORKA RUBIO / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2021eko martxoaren 11
00:00
Entzun
Irungo Harrera Sareak txalotu egin du Eusko Jaurlaritzak migratzaileen iritsierari emandako erantzuna, eta adierazi du argi geratu dela etorkinei harrera egitea erakundeen «borondate politikoaren» mende dagoela. Azken egunotan, muga zeharkatu eta Frantziako Estatura pasatzeko asmoa duten migratzaileak pilatu dira Irunen (Gipuzkoa), eta Eusko Jaurlaritzak kontingentzia plana aktibatu du, iheslariei aterpea emateko zerbitzuak indartzeko. Sareak adierazi duenez, egokiak izan dira jarritako baliabideak, eta positibotzat jo du Jaurlaritzaren «jarrera aldaketa». Frantziako Poliziaren jarrera, ordea, kritikatu egin du, muga zeharkatzen saiatu direnen aurka «kontrol arrazistak» egiten ari delakoan.

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak emandako datuen arabera, astearte gauean 75 migratzaileri eman zieten ostatu Irungo eta Hondarribiko aterpetxeetan: besteak beste, hamabost emakumeri eta bi adingaberi. Zehazki, Gurutze Gorriak kudeatzen duen Irungo aterpetxean 53 pertsonak igaro zuten gaua; hamar lagun jaso zituen Irungo erromesen aterpetxeak, eta Hondarribikoak, berriz, beste hamabi.

Gainera, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du, egunotan Irungo mugara iristen ari diren migratzaileak Kanaria uharteetatik etorri direla, eta, beraz, «erakunde instituzional» bat ari dela mugimendu horiei bide ematen: «Ez dirudi erraza denik dokumentaziorik eta baliabiderik ez duten pertsonak penintsulara lekualdatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.