Euskalgintzaren arnasberritzea aztertuko du Sortuk

2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Sortuk urtero antolatu ohi duen Plaza Hutsa jardunaldia euskalgintzaren arnasberritzeari buruzkoa izango da aurten. Urtarrilaren 22an eta 29an egingo dira jardunaldiak, eta, pandemia dela eta, streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Sei gai jorratuko dituzte jardunaldi horietan: egoera soziolinguistikoaren azterketa, aterki ideologikoaren eraberritzea, hizkuntza politika, euskalgintzaren eraberritzea, arnasguneak eta kulturgintza. Gai horietako bakoitza mahai inguru banaren bidez landuko dute, eta, behin jardunaldiak amaituta, gogoeta herrietara eta auzoetara eramango dute, horrela behin betiko dokumentua ixteko. Euskalduntze fase berrirako proposamenak bilduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.