'Estampa'

2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Kultur astekaria izan zen Estampa. 1928ko urtarrilaren 3an argitaratu zuen lehen alea Madrilen. Berria zuen estetika. Aldi berean zen herrikoia. Emakumearen presentzia bultzatu zuen. Oparo erabili zuen material grafikoa. Europan argitaratu ohi ziren aldizkarien parekoa zen. Primo Riveraren diktaduran iraun zuen eta haize alde jardun zuen Bigarren Errepublikaren garaian: 200.000 aleko tirada ere izan zuen. Eskuragarri zuen prezioa. Serioa, atsegina eta eklektikoa zen astekaria. Erreportajeak, inoiz ere ez hutsetik sortuak.

Tartean, 1936an, «Txapeldun euskaldunak» izeneko lau artikuluren sorta idatzi zuen Jose R. Ramosek: Keixeta aizkolaria, Kortajarena pultsularia, Txirrita, eta Patxi Bollos —«236 kroketa jan eta gero, afaldu ere egin zuen gizona» dio lerroburuak— eta Manis jatun handiak dira protagonista.

Damurik, hor dira, euskalduntzat ez idenfikaturik ere, Zallako Jose Maria Lanzagorta margolaria, 36 urtez Tonkingo gotzain izandako Eugenio Artaraz igorretarra, eta beste.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, erredakzioko, lantegietako eta administrazioko langileek bat egin eta enpresa konfiskatu zuten. Harrezkero, Frente Popularreko organotzat argitaratu zuten Estampa.

Artean gerra zela desagertu zen astekaria, 1938an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.