Zezenen sarraskia irudikatuko dute datozen egunetan

2015eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
PACMA alderdiak atzo eginiko elkarretaratzeaz gainera, borroka antiespezistak beste zenbait ekinaldi izanen ditu datozen egunetan. Iruñeko Ekintza Antiespezista taldeak, esate baterako, «zezenketetan gertatzen den sarraskia» irudikatuko du bihar eta hilaren 13an, 16:00etan, entzierroaren monumentuaren aurrean. Taldeko bost ekintzaile erdi biluzik azalduko dira, gorputza pintura gorriz margotuta, eraildako zezenen omenez. Zapi beltzak ere eramanen dituzte, animalienganako tratu txarrak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.