M8ko protestarako eskubidearen alde egin du Zupiriak

2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 40tik gora manifestazio egiteko baimenak erregistratu dituzte Martxoaren 8rako. Egunotako adierazpenei erantzunez, Zupiriak erran du ezin direla protestak debekatu, «manifestaziorako eskubidea oinarrizko eskubide bat» delako. Osasun neurriak errespetatzeko galdegin du, halere. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, ordea, eskatu du ez joateko manifestazioetara: «Osasun egoerak ez du gomendatzen».

Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua «eredu sozial jasangarriago eta berdinzaleago» baten alde mintzatu zen atzo, Jaurlaritzaren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.