XIII. mendea

Burtsaren sorlekua

2014ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Brujasko herritarren abizenean du sorrera burtsak. Flandriako kanalen hiria Europako merkataritza hiririk garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Erdi Aroan. Itsasoari lotuta, Mediterraneoko eta Ipar itsasoko merkataritza joeren erdigune eta trukerako merkatua zen. Hiriko ostatuetan egiten zituzten negozio, salerosketa eta trukeak merkatariek. Ostatuetan dirua ere trukatzen zen, maileguak ematen ziren, gordailuak... Non inbertitu eta non ez jakiteko informazio iturri bikainak ziren ostatuak, eta, bereziki, Brujasko Van der Beurze jaunaren ostatua. Haren abizenetik hartu zuten frantsesek bourse berba, eta, hortik, euskarak burtsa. Beurzeren eraikina oraindik zutik dago Brujasen —irudian—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.