Juliette Labousek irabazi du Giroko aurreneko mendiko etapa

Aitor Manterola Garate.
2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Italiako Giroko zazpigarren etapaaurtengo lehendabizikoa izan zen mendian, eta bi gauza argitu zituen 114 kilometroko ibilbidean. Batetik, ohikoa, eguneko garaileari loria ematen diona; Juliette Labous (DSM) izan zen hori. Bigarrenik, sailkapen nagusian badela ziklista bat oso indartsu:Annemiek Van Vleuten (Movistar). Bost segundoan zabaldu zuen bigarrenari ateratzen zion aldea, eta, orain, 31 segundora dauka Mavi Garcia (UAE). Marta Cavilli(FDJ) askoz atzerago dauka, 1.47ra. Egunak beste protagonista bat ere izan zuen, baina etapa hasi aurretik: atera ez zen bat, Marianne Vos (Jumbo). Uztail amaieran jokatuko da Frantziako Tourra, eta hori prestatzeko utzi du lasterketa.

Eguneko ihesaldia etapa hasi orduko osatu zen. Hamalau txirrindulariko taldeak egin zuen aurrera, eta utzi egin zien tropelak. Hamar minutuko aldea ere lortu zuten.

Atzean, faboritoen artean, erasoak izan ziren, eta eraginkorrena Van Vleutenena izan zen kilometro eta erdi falta zirenean. Atzean utzi zituen Garcia eta Cavalli. Ordurako lehen mailako Passo Manivako helmugan zen Labous, garaipena ospatzen.

Gaurko etapan Rovereto eta Aldeno batuko dituzte ziklistek, 104 kilometro osatu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.