Castejongo eskolan PAI kenduko ote duten zain daude

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Castejongo (Nafarroa) eskola publikoak bigarrenez eskatu dio Hezkuntza Departamentuari PAI programatik ateratzea, eta erantzun zain daude. Atzo Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria eta Bakartxo Ruiz EH Bildukoa izan ziren Euskalerria irratiko Metropoli forala saioan, eta eskaera hori bideratzeko deia egin zioten departamentuari. Maiatzaren Bigarrena ikastetxe publikoak iaz eskatu zuen lehenbiziko aldiz PAItik ateratzea, baina departamentutik ez zieten halakorik onartu, programatik atera ondorenerako lantaldearen aurreikuspena egitea falta zelako. Ā«Hezkuntza Departamentuko teknikariek halako izapideak egiten laguntzen duten arrenĀ», Solanaren hitzetan. Aste honetan berriz eskatu dute PAI kentzeko, eskola kontseiluak ahobatez hala erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.